Atzokoaren bidetik joko du gaurkoak: hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da zerua; pilatutako beroa aintzat izanda, arratsaldean bero hodeiak garatu daitezke. Horrek zaparrada trumoitsuak eragin ditzake, eta, zenbait lekutan, baliteke handiak izatea. Haize ahul bizia izango dugu, hegotikoa goizean, eta iparretikoa arratsaldean. Bero handia mantenduko da. Gasteizen 15 eta 32 gradu artekoa espero da.
Asteburuari begira, larunbatak bezperaren itxura eta bilakaera bera izango ditu: eguzkitsu eta bero egongo da, arratsaldean zaparrada trumoitsuak gertatzeko aukerarekin. 15 eta 31 gradu arteko aldean ibiliko da termometroa. Igandean, berriz, aldaketa bide dator, zeru hodeitsuak espero baitira, eta tenperatura maximoak dezente jaitsiko direlako, 15 eta 25 gradu artean geratuz.