⛅ EGURALDIA

Beroa nonahi

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 29a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hiriburuan 31 gradura iritsi daiteke gaur, eta 34ra bihar. Bihar arratseko zaparradek arindu lezakete sargoria.

Goiz lanbroak altxatu ostean zerua ia-ia oskarbi geratuko da. Haizeak ez du lagunduko giroa freskatzen, ahul eta aldakor ibiliko baita, gehienetan hegoaldetik. Tenperaturek dezenteko gorakada izango dute, eguneko alde termikoa Gasteizen 10 eta 31 gradu artekoa kokatuko delarik. Ohi bezala, hegoaldean are gehiago nozituko da beroa, AEMETek Oionerako 36 graduko maximoa iragarri baitu.

Gorakada hori are gehiago indartuko bide da bihar, hiribururako 14 eta 34 gradu arteko aldea iragarri baitute. Gainerakoan, aldaketa askorik gabeko eguna izango da goizean, zeru oskarbiekin. Arratsaldean, ordea, bero hodeiak garatu daitezke, eta horiek zaparrada trumoitsuak eragin ditzakete arrats apalarekin batera.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago