Gaurkoan ere zerua hodei gutxirekin geratuko da, behin goizean goizeko lainoak altxatzen direla. Oro har, norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, nahiz eta goiz partean ipar osagaian finkatuko den. Tenperaturetan ez da apenas aldaketarik egongo bezperarekin alderatuz, 9 eta 25 gradu artean mantenduz.
Beste horrenbeste gertatuko da ostegunean: zerua ia-ia oskarbi egongo da, lehen orduetako lainoak alde batera utzita, eta norabide aldakorreko haize ahula izango dugu. Tenperaturek gorakada nabarmena izango dute, 10 gradutik hasi eta 32 gradu izateraino, hiriburua erreferentziatzat hartuta. Oionen 36a ikusi dezakete termometroan.