Fourniertarren historia liburu batean jaso dute

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 27a

Fournierrena Gasteizko fabrika nagusietakoa bihurtu zen. Argazkia: COMMONS

Paz Larrumbideren Los Fournier. La aventura de los naipes liburua argitaratu du Sans Soleil argitaletxeak. 

Paz Larrumbide arkitekto eta historialariak Los Fournier. La aventura de los naipes liburua argitaratu du, Sans Soleil Ediciones argitaletxearen eskutik. Orain arte Fournier familiaren historiari egin zaion hurbilpen "osatu eta zorrotzena" da, argitaletxearen arabera. 

"Seiurteko Demokratikoaren urteetan Heraclio Fournier fundatzaileak bultzatutako inprimategi apal baten historia eta bilakaera" jaso du Larrumbideren kontakizunak, "hiriko fabrika nagusietako bat bihurtu arte hazi zena".

Historia ekonomikoarekin abiatzen da liburua, eta horrekin batera jaso du negozioaren bilakaera. Baina kontakizunak aurrera egin ahala, askotariko gaiak jorratu ditu egileak, hala nola historia sozialak, inprimatzeko teknikaren bilakaerak eta garapenak, bide politikoek edo Gasteizko hiriko hirigintza aldaketak.

Ekainaren 5ean aurkeztuko dute liburua, Gasteizen. Bertan, egileaz gain, Antonio Rivera EHUko katedraduna, eta Erdi Aroko Arabako kide eta San Soleil argitaletxeko editore Ander Gondra egongo dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago