⛅ EGURALDIA

Tenperaturak goranzko joeran hasiko dira

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 27a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodei apur batzuk baino ez dira egongo zeruan, eta giro eguzkitsua nagusi izango da.

Lanbro eta lainoak izango ditugu goizean, baina ondoren zerua hodei gutxirekin geratuko da. Egongo diren apurrak goi mailakoak izango dira. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da, hego osagaia nagusituko delarik. Arratsaldean, baina, biziago ibiliko da, ipar-ekialdetik. Tenperaturak goranzko joeran hasiko dira: gaur 8 eta 24 gradu arteko aldea izango dute Gasteizen.

Biharko, antzeko agertokia espero izatekoa da: goiz lanbroak altxatu ostean, zerua goi mailako hodei gutxi batzuekin geratuko da. Eolo indar askorik gabe ariko da, aldakor, goizean ipar osagaikoa izanik. 9 eta 26 gradu arteko alde termikoa izango dugu.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago