⛅ EGURALDIA

Lorenzo ikusiko dugu asteburuan

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 23a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur oraindik hodeiak izango ditugun arren, asteburu gardenagoa izango dugula diote meteorologoek.

Lurralde gehienean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo dela diote meteorologoek —hala izaten ez bada, haiei eskatu kontuak, arren—. Are, euri txikia egiteko aukera aipatu dute. Ipar mendebaldeko haizea izango dugu, ahul-bizia. Egunaren amaierarekin batera, dezente ahulduko da. Tenperaturen tartea 8 eta 18 gradu artekoa izango da Gasteizen.

Asteburuari berari dagokionez, badirudi argitzera egingo duela, eta, oro har, zerua hodei gutxirekin mantenduko dela bihar zein etzi. Goizez lainoak agertuko dira, halere. Eguzkiarekin batera, tenperatura maximoek zertxobait egingo dute gora, 8 graduan hasi eta, termometroaren goiko aldetik, 20-21 bat gradu inguruan geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago