⛅ EGURALDIA

Ez du altxatu nahi

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 22a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru hodeitsuak eta euri txikia izango dira datozen orduetako protagonista.

Atzo arratsaldean hasitako aldaketa guztiz gauzatuko da gaur, zerua oso hodeitsuak izango ditugulako. Are, euri txikia egin dezake, Euskalmeten arabera. Eolo ipar-mendebaldetik ibiliko da, ahul-bizi, eta arratsalde partean ipar osagaian finkatuko da. Tenperatuak jaitsiko dira, eguneko tartea Gasteizen 8 eta 17 gradu artean geratuz.

Antzeko giroa errepikatuko da bihar, hodeitsu egongo baita. Beste behin, euri txikia egin dezake. Ipar-mendebaldeko haizea izango dugu, ahul-bizi, egunaren amaieran indarra galduko duena. Tenperaturetan ez da aldaketarik izango, 8 eta 17 gradu arteko iragarpena mantendu baitute.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago