Giro eguzkitsua nagusituko da gaurko egunaren lehen partean, baina, hori baino lehen, goizean laino batzuk ager daitezke. Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, hodeiak metatuko dira, eta egunak grisera egingo du. AEMETen arabera, ordurako euria egin dezake. Goizean Eolo mendebaldetik ariko da, eta iparretik arratsaldean, bolada gogorrekin. Tenperaturak 9 eta 20 gradu artean ibiliko dira.
Ostegunak zeru hodeitsuak ekarriko ditu, eta euri txikia egin dezakeela ohartarazi du Euskalmetek. Haizea ipar osagaian finkatuta mantenduko da, eta bolada gogorrak izango ditu. Tenperatuei dagokienez, maximoak nabarmen jaitsiko dira, eguneko alde termikoa Gasteizen 9 eta 16 gradu artean kokatuz.