⛅ EGURALDIA

7 eta 19 gradu artean

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 20a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur hodeiekin eta ostarteak izango ditugu, baina bihar goizean eguzki gehiago bide dator.

Behin goizean goizeko lainoak altxatuta, hodeiak eta ostarteak izango ditugu egun osoan. Haizeari dagokionez, iparralde edo ipar-mendebaldekoa izango da, eta bolada gogorrak hartu ahalko ditu. Tenperatura minimoak zertxobait jaitsi eta maximoak gutxi igoko dira, eguneko alde termikoa 7 eta 19 gradu artean geratuz, Gasteizen.

Goizarekin batera, beste behin, lanbroa eta lainoa ager daitezke, eta ondoren giro eguzkitsua geratuko da. Arratsalde-gau partean, ordea, hodeiak ugarituz joango direla dio Euskalmetek. Mendebaldeko haizea ibiliko da goizean, baina gainerako orduetan iparraldeko osagaian mantenduko da, arratsaldean bolada gogorrekin. Eguzkiaren indarra batez ere maximoetan igarriko da, eguneko tartea 8 eta 21 gradu artekoa izango baita.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago