Astelehenak zerua hodeitsuak ekarriko dizkigu; horiekin batera, noizbehinka zaparrada trumoitsuak botako dituela ohartarazi du Euskalmetek, bereziki arratsaldean. Eolo hegotik ariko da goizean, arratsalderako ipar osagaia hartuko duelarik. Tenperatura maximoetan aldaketa igarriko da, eguneko alde termikoa Gasteizen 9 eta 18 gradu artean mugituko baita.
Bezpera baino argitsuagoa izango da asteartea, goizean, lanbroa eta lainoa agertuko badira ere. Gainerako orduetan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Haizea gehienbat iparraldetik edo ipar mendebaldetik finkatuta egongo da, bolada gogorrekin. Tenperaturen tartea zertxobait handituko da, 7 graduan hasi eta 20 graduraino.