⛅ EGURALDIA

Garbitzera joko du, goranzko tenperaturekin

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 16a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak pixkanaka desagertuko dira, eta tenperaturek gora egingo dute, batez ere asteburuan.

Ostiral goizean zerua oso hodeitsu mantenduko dela dio Euskalmentek, baina egunak aurrera egin ahala hodeiak gutxituko dira, eta arratsalderako hodei gutxi batzuk baino ez dira geratuko. Lehen ordu horietan ere euriren bat egin dezake. Ipar mendebaldeko haizea ahula izango dugu, eta batez ere arratsaldean gogor egin dezake, gehienbat hegoaldean. Tenperaturak bezperaren antzekoak izango dira, 9 eta 18 gradu artean.

Asteburuari begira, bi egunetan lainoak sortu ahalko dira goizean, baina, oro har, zerua oskarbi edo hodei gutxirekin geratuko da. Bero handiagoa izango dugunez, arratsalde partean zaparrada trumoitsuak botatzeko arriskua egongo da. Tenperaturek dezente egingo dute gora: larunbatean 8 / 22 eta eta igandean 10 / 25 gradu arteko aldeak izango ditugu.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago