Giro hodeitsu eta euritsuarekin jarraituko dugu goizean. Arratsalderako, baina, atertu egingo duela diote meteorologoek. Eolo ipar partetik ariko da, eta batez ere arratsaldean bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturei dagokienez, maximoetan igarriko da aldaketa handiena, horiek jaitsiko direlako. Hala, eta Gasteiz erreferentziatzat hartuta, eguneko alde termikoa 10 eta 17 gradu artekoa izango da.
Antzeko egoera biziko dugu ostiralean, baina, oraningoan, gehiago kostako zaio altxatzea. Hala, goizetik, zeru oso hodeitsuak izango ditugu arratsalde-gau partean ostarteak zabaldu arte. Eolo ez da mugituko, eta gehienetan ipar osagaian geratuko da, bolada gogorrak har ditzakeelarik. Termometroak ere antzera ibiliko dira bihar, 9 eta 18 gradu artean.