Zeru hodeitsuekin jarraituko dugu astea erdiko zedarrira iristen den egunean. Are, Euskalmetek dio "ziurrenik" zaparrada trumoitsuak botako dituela, bereziki arratsalde partean. Eolok ipar osagaian finkatuta jarraituko du, eta tenperaturak 9 eta 19 gradu arteko aldean ibiliko dira.
Kontrako joeran etorriko da osteguna, egun horretan egunaren lehen partean hodeiak mantenduko direlako —euria egiteko aukerarekin—, baina orduek aurrera egin ahala atertzera egingo bide du. Ipar haizearekin jarraituko dugu, eta zenbaitetan bolada gogorrak izango dituela dirudi. Goiko tenperaturetan igarriko da aldaketa handiena, eguneko tartea 11 eta 16 gradu artekoa izango baita Gasteizen.