Hodeiak eta ostarteak ekarriko dizkigu astearte goizak. Dena dela, eguerditik aurrera zerua hodeitsu geratuko da, eta zaparrada trumoitsuak botatzeko arriskua egongo da. botatzea. Goizean Eolo hegotik ariko da, eta ipar osagaia hartuko du arratsaldearekin batera. Termometroa 8 eta 19 gradu arteko aldean mantenduko da Gasteizen.
Bezperan arratsaldeak hartutako norabidea bere horretan geratuko da asteazkenean ere, zeru oso hodeitsuak izango ditugulako, eta zaparrada trumoitsuak izateko arriskua egun osoan mantenduko baita; ohi bezala, arratsaldean egongo da horretarako aukera gehien, eguneko beroaren pilatzearekin batera. Ipar haizea izango dugu gehienetan. Termometroetan ez da aldaketa larregirik igarrik, eguneko tartea 10 eta 18 gradu artekoa izango delako.