⛅ EGURALDIA

Zaparradak asteburuan

Erredakzioa 2025ko mai. 9a, 08:33

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta gaur arratsaldean zein asteburu osoan zaparrada trumoitsuak izango ditugu.

Batez ere egunaren lehen partean zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta lehen orduetan lanbroa agertu daiteke. Arratsaldearekin batera, bero hodeiak etorriko dira, zaparrada trumoitsuak botatzeko aukerarekin. Mendebaldeko haize ahula izango dugu lehen partean, eta ipar-ekialdekoa bigarrenean, bolada gogorren batekin. 6 eta 18 gradu arteko aldea erakutsiko du termometroak.

Larunbatean, hodeiek gero eta pisu gehiago hartuko dute, eta arratsaldean zaparrada trumoitsuak izan ditzakegu, 8 eta 18 gradu arteko tenperaturekin. Antzera portatuko da igandea, zeru hodeitsuekin, eta zaparrada trumoitsuak izateko arriskuarekin. Tenperaturetan, aldaketarik ez, Gasteiz erreferentzia hartuta, 7 eta 18 gradu arteko aldea izango dugulako.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago