⛅ EGURALDIA

Goizean, mantenduko da

Erredakzioa 2025ko mai. 8a, 08:30

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Ostegun eguzkitsua izango dugu, batez ere goizean, baina arratsaldean euria egin dezake. Ostirala goibelagoa izango da.

Laino eta lanbroekin hasiko da eguna, baina, ondoren, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Arratsaldearekin batera, ordea, behe hodeiak ugarituko dira, eta zaparradaren bat edo beste bota dezake. Eolo hegotik egingo du goizean, eta iparretik arratsaldean, bizi, eta bolada gogorren batekin. Gasteizen tenperaturek 5 eta 17 gradu arteko ibilbidea egingo dute termometroan.

Ostiralean zerua hodeitsuago egongo da, batez ere arratsaldean. Orduan zaparrada ertain eta trumoitsuak bota ditzake. Are, kazkabarra eta guzti izan genezake. Haizea bezperaren joera eta portaera berdinean ariko da. Tenperaturetan ere ez da ia aldaketarik izango, Gasteizen 6 eta 17 gradu arteko aldea izango dutelako.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago