⛅ EGURALDIA

Bagurrina, eta eguzkitan

Erredakzioa 2025ko mai. 7a, 08:34

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zerua tarteka hodeitsu dagoela esnatuko da eguna, baina garbitzera egingo bide du.

Goizean goizeko lainoekin hasiko da eguna, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da hasieran. Dena den, orduek aurrera egin ahala garbitzera egingo du, eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Ziertzo edo bagurrina izango dugula dio Euskalmetek, mendebaldetik eta iparraldetik, ahul-bizi ibiliz. Tenperaturak 4 graduan hasi eta 16 gradura igoko dira.

Behin lainoak altxatuta, hodei gutxirekin geratuko da ortzia; arratsalderako bero hodeiak pilatu daitezke, eta, ondorioz, zaparrada ertain eta trumoitsuak bota ditzake. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, eta termometroek 6 eta 18 gradu arteko alde markatuko dute Gasteizen.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago