⛅ EGURALDIA

Hotzago egongo da

Erredakzioa 2025ko mai. 6a, 08:33

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Batez ere goizez giro hodeitsu eta euritsua mantenduko da. Elurra 1.300 metroan kokatu daiteke. 

Atzokoaren segida izango da gaurkoa, zeru hodeitsuekin eta zaparrada txikiak izateko arriskuarekin. Hori batez ere goizean izango da, arratsalderako ateriko dela espero baita. Elur kota 1.300 graduan egongo da behereneko langan. Eolok ipar osagaia hartuko du, eta bolada gogorrak izango ditu haizeguneetan. Termometroei dagokienez, 4 eta 12 gradu arteko alde termikoa izango dute Gasteizen.

Bihar eguna lanbro eta lainoekin esnatuko da, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da, batez ere goizean. Euria ere egin lezake ordu horien bueltan, zirimiri moduan. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, tarte biziekin. Alde termikoari dagokionez, batez ere maximoek dezente egingo dute gora, eguneko tartea 3 eta 16 gradu artean geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago