⛅ EGURALDIA

Kostako zaio altxatzea

Erredakzioa 2025ko mai. 5a, 08:34

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Oso antzeko egunak izango dira gaurkoa eta biharkoa: goizetan goibel, eta arratsaldean garbiago.

Goizean hasi eta arratsaldera arte zerua oso hodeitsu egongo da, eta zaparrada txiki edo ertainak bota ditzake. Ondoren ostarteak zabalduko dira. Elur kota 1.200-1.300 metroren bueltan kokatuko da gauean. Iparraldeko haize ahul-bizia izango dugu, haizeguneetan eta hegoaldean bolada gogorrak izan ditzakeena. Termometroetan, 5 eta 14 gradu arteko aldea izango dute hiriburuan.

Antzeko giroarekin esnatuko da asteartea: zeru hodeitsuekin eta zaparradak botatzeko arriskuarekin. Arratsalderako, berriz, joera berdina hartuko du egunak, eta ateriko duelakoan dago Euskalmet. Goizean elur kota 1.100 metrora jaitsi daiteke. Haizea berdintsu ibiliko da, iparretik, ahul-bizi, bolada gogorrak izateko aukerekin. Termometroetan ez da aldaketarik egongo, 5 graduan hasi eta 13 gradura iristeraino.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago