⛅ EGURALDIA

Arratsaldez eta igandean, aterkia eskura

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 2a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur eta bihar, goizetan bederen, eutsiko diola dirudi. Iganderako, berriz, giro ilunagoa espero da.

Goizean zerua hodei gutxirekin egongo da, hegoaldean lainoa agertu badaiteke ere. Ondoren, zerua tarteka hodeitsu geratuko da, eta zaparrada trumoitsuak bota litzake. Haize gogorra izango dugu: goizeko 9ak arte abisu horia indarrean egon da, hego-ekialdeko haize boladek haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gainditzeko izan den arriskuagatik —60-80 km/h ingurukoak, haizegune ez direnetan—. 13 eta 21 gradu arteko aldea izango dugu.

Larunbatean, gaurko patroia errepikatuko da: goizean nahiko garbi geratuko da, baina orduek aurrera egin ahala hodeiak eta zaparradak gehituko dira. 11 eta 22 gradu arteko alde termikoa izango dugu. Iganderako, berriz, zeru hodeitsu edo oso hodeitsuak espero dira, bai eta zaparrada trumoitsuak ere. Tenperaturetan, baina, ez da aldaketa larregirik igarriko, 10 eta 19 gradu arteko aldearekin.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago