⛅ EGURALDIA

Beroa pilatuko da

Erredakzioa 2025eko apirilaren 30a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur giro eguzkitsua mantenduko bada ere, bihar arratsaldean zaparradak bota ditzake.

Azken egunotako giro eguzkitsuak segida izango du gaur, erdi eta goi mailako hodei batzuekin. Haizea bizi ibiliko da, hego-ekialdetik, eta bolada gogorrak izango ditu. Termometroei dagokienez, 10 eta 21 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.

Ostegunean, ordea, zeruak hodeitzera joko du, eta arratsalde-gau partean bero hodeiak garatuko dira. Horren ondorioz, arratsaldetik aurrera zaparrada trumoitsuak bita ditzake. Eolo berdinetan ariko da, hego-ekialdeko osagaian, bolada gogorrekin. Tenperatuak ez dira asko aldatuko, alde termikoa 11 eta 22 gradu artean mantenduko baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago