Goiz lanbroarekin hasiko da asteartea, baina, ondoren, zerua oskarbi edo hodei gutxirekin geratuko da. Gau partean, ordea, goi hodeiak haziko dira. Eolo hego-ekialdetik ariko da, ahul-bizi, eta batez ere mendian bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturen tartea 10 eta 21 gradu artean ibiliko da.
Beste behin, zenbait tokitan lainoa izango dugu, baina antzeko giroarekin jarraituko dugu: gehienetan oskarbi, eta tarteka hodeitsu, erdi eta goi mailako hodeiekin. Eolo bezperaren norabide eta indar berdinetan mantenduko da, eta beste horrenbeste gertatuko da tenperaturekin, 11 eta 21 gradu artean mantenduz.