⛅ EGURALDIA

Hodeiek gutxitzera joko dute

Erredakzioa 2025eko apirilaren 24a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Batez ere arratsaldetik aurrera zerua hodei gutxirekin geratuko da.

Euskalmetek egindako iragarpen ofizialaren arabera goizean "zerua oso hodeitsu" egongo omen da. Alabaina, AEMETek hodei gutxi iragarri ditu. Arratsalde partean, dena dela, hodeitza txikituz joango dela dio EAE mailako agentziak, gauean zerua hodei gutxirekin geldituko delarik. Mendebaldetik egingo du ufa Eolok, ahul-bizi, arratsaldean ipar osagaia hartuko badu ere. Tenperaturen tartea 9 eta 20 gradu artekoa izango da.

Bihar lanbroa eta lainoa agertuko dira, eta zerua hodei gutxirekin egongo da goizean. Arratsaldean hodeitza handituz joango dela diote, gauean oso hodeitsu geratu arte. Are, ordu horren bueltan zaparrada txiki edo ertainak bota ditzake. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, eta maximoak dezente handituko dira, eguneko alde termikoa Gasteizen 7 eta 26 gradu artean geratuz.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago