Laino eta lanbroekin etorriko da Aste Santuaren aurretiko azken eguna. Goizean giro eguzkitsua izango dugu, baina arratsaldearekin batera hodeitza handituko da, zaparradak botatzeko arriskuarekin. Mendebaldeko haizea izango dugu, eta bolada gogorrak har ditzake. Tenperaturei adi egon beharko zaie; batez ere nekazariak kontuz ibili beharko dira kimu garaian: abisu horia eman dute izotzagatik. Elur kota 900 graduren bueltan egongo da. Gasteizen 1 eta 13 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Lanbroa eta lainoa ager daitezke ostegunarekin batera, eta zerua tarteka hodeitsu geratuko da ondoren. Eolok bere horretan segituko du, mendebaldetik ufa eginez. Tenperatura minimoak antzera ibiliko dira, eta litekeena abisu horia luzatzea. 1 eta 16 gradu arteko aldea iragarri dute Gasteizerako.