Guztira bost sari banatu dtuzte. Iñaki Hidalgoren Orratzaren isiltasuna lanak irabazi du (1.000 euro). Camilo Jose Peñak bigarrena Pastor con perro argazkiarekin (700 euro), Maria Luisa Muñozek hirugarrena Silencio argazkiarekin (400 euro), eta Maria Soledad Urracak eta Gorka Gomezek akzesita (150 euro) Tubular eta Azken errementaria lanekin.
Lan guztien artean 32 argazki aukeratu ditu Rocio Lopezek, Koldo Mendazak eta Nerea Lekuonak osatutako epaimahaiak, eta irudi horiek ikusgai egongo dira maiatzaren 29tik aurrera hiriko gizarte etxeetan, erakusketa ibiltarian.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!