Zeru hodeitsuekin jarraituko dugu astearen hasieran, batez ere arratsaldean. Hodeiekin batera, noizean behin zaparrada txiki-ertainak bota ditzake, izaera trumoitsua hartu dezaketenak. Goizean norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, baina egunak aurrera egin ahala ipar osagaian finkatuko da, arratsaldetik aurrera bolada oso gogorrekin. Tenperaturei dagokienez, 7 eta 18 gradu arteko aldea izango dugu.
Asteartea bide beretik joango da, zeru oso hodeitsuekin eta zaparrada txiki edo ertainekin. Bolada gogorrak izango dituen haizea izango dugu, gehienetan ipar-mendebaldekoa. Egunaren bigarren partean elur kota 1.200-1.400 metroren bueltan egongo da, tenperaturak dezente jaitsiko direlako: 4 eta 13 gradu artean egongo dira Gasteizen.