80 jardueratik gora San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietan

Erredakzioa 2025ko api. 12a, 10:30

Aurkeztu dute zortzi jaiegunetarako egitaraua. Argazkia: AFA

Danborradak 50 urte ospatuko ditu, aldundiko erretretak 100. Zortzi jaiegun egongo dira aurtengo jaietan. 

San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2025eko jaien programazioa aurkeztu du Ana del Val Kultura eta Kirol diputatuak. Apirilaren 24tik maiatzaren 1a arte iraungo dute haiek, Estibalizko erromeriarekin. Zortzi jaiegun guztira.

82 jarduera izango dira guztira, del Valen esanetan "festa bera ez ezik poza, dantza, adiskidetasuna, konpainia, otorduak, musika, tradizioa, espiritualtasuna eta sentimendua" ere ospatzeko. Jai bereziak izango direla ere iragarri dute, data esanguratsuak ospatuko direlako aurten. Danborradak 50 urte beteko ditu, eta mende osoa Arabako Foru Aldundiaren jauregian egiten den erretretak.

"Tradizioa modernizatzeko oreka zailari" hellduko diote aurten, proposamen berriekin eta betiko ekitaldiekin. Apirilaren 24an hasiko dira festak pregoiarekin, eta biharamunean Los 40 Classic kontzertua eta lehiaketa gastronomikoak ospatuko dira. 26an kuadrillen erakusketa eta Fanfarre Eguna, eta 27an erretreta tradizionala eta danborrada izango dira.

28an Armentiara hurbiltzeko zita tradizionala errepikatuko da aurten ere, eta gehiegi mozkortu ez direnak odola emateko kanpainara deituta daude 29an. 30ean Kalakan taldeak eskainiko du ikuskizuna, eta bidea egin datorren egunean, maiatzaren 1ean, amaitu dadin zortzi eguneko jaialdia, Estibalizko erromeriarik. Egitarau osoa hemen ikus daiteke.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago