⛅ EGURALDIA

Asteburu hodeitsua, eta zaparradekin

Erredakzioa 2025ko api. 11a, 08:33

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Orduek aurrera egin ahala hodeitza pilatuko da, eta asteburuan zaparradak izango ditugu.

Ostiralarekin batera hauts gandua etorri daiteke, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da; arratsalderako, dezente ugarituko dira, eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Eolo hego-ekialdetik ariko da, ahul bizi, eta bolada gogorrekin. Tenperaturek oraindik eutsiko diote, 9 eta 19 gradu arteko aldearekin.

Asteburuari begira, hodeitza ez da desagertuko. Larunbat arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira, eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Igandean ere, agertokia antzekoa izango da, zaparrada ertainekin, batez ere arratsalde partean. Eguzkiaren falta tenperaturetan isla izango du, hurrenez hurren 9 / 21 eta 8 / 15 gradu arteko aldeekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago