⛅ EGURALDIA

Aldaketa dator, apurka

Erredakzioa 2025ko api. 10a, 08:36

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Giro eguzkitsua pixkanaka alde batera utziko dugu, hodei gehiagorekin eta zaparradak izateko arriskuarekin.

Behin goizeko lainoak altxatuta, gaur zerua ez da guztiz garbi geratuko, eta batez ere eguerditik aurrera tarteka hodeitsu egongo da. Are, arratsalde partean zaparradak izan ditzakegu, eta izaera trumoitsua har dezakete, gainera. Ekialdetik joko du haizeak, ahul-bizi, eta gauean indar gehiago hartuko du. Tenperaturei dagokienez, 5 eta 21 gradu arteko aldea izango dute Gasteizen.

Ostiralean, lainoak errepikatuko dira hegoaldean, eta hauts gandua ere izan dezakegu. Gainerakoan, zeruak tarteka hodeitsu jarraituko du, eta batez ere arratsaldean hodeitza pilatuko da, zaparradak botatzeko aukerarekin. Hegoaldeko haizea bezperan baino indartsuago ibiliko da, bolada gogorrak izango dituelako. Minimoek dezente egingo dute gora, eguneko tartea 9 eta 20 gradu artean geratuz.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago