⛅ EGURALDIA

Bero hodeiak garatzeko aukera

Erredakzioa 2025ko api. 9a, 08:29

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Giro eguzkitsua mantenduko da, eta arratsaldez zaparradak bota ditzaketen bero hodeiak eratuko dira.

Hodeiak eta ostarteak izango ditugu gaur; arratsalde partean, bildutako beroak eta hezetasunak beren lana egingo dute, eta, beraz, bero hodeiak garatu daitezke, zaparradaren bat botatzeko aukerarekin. Arratsalde partean ipar osagaiko haizea nagusituko da. Tenperaturetan, beroa mantenduko da, 8 eta 23 gradu arteko alde termikoarekin.

Zerua tarteka hodeitsu mantenduko da ostegunean, eta, beste behin, arratsaldea bero hodeiek zaparradaren bat bota ahalko dute. Hego-ekialdeko haize ibiliko da, ahul-bizi, eta gauean bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturak zertxobait jaitsiko dira, baina beroa mantenduko da: 6 eta 21 gradu arteko aldea espero da Gasteizen.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago