⛅ EGURALDIA

Eguzkitsu mantenduko da

Erredakzioa 2025ko api. 8a, 08:26

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Biziaren zikloa beste behin loratzen den bitartean, giro atseginak segida izango du datozen orduetan, zeru oskarbiekin.

Zenbait tokitan lanbro eta lainoekin hasiko da eguna, baina, gainerakoan, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi geratuko da egun osoan. Mendi inguruetan bero hodeiak sortu daitezke. Haize ahula izango dugu, arratsaldean ipar-ekialdean finkatuko dena. Termometroek atzoko egunaren bidea hartuko dute, 6 graduan hasi eta 23 gradura iristeraino.

Asteazkenean giro berdintsuaz gozatzeko aukera izango dugu. Lainoak altxatuta, goizean hodei gutxi ikusiko dira zeruan, goi mailako hodeiak ez badira. Alanaina, pilatutako beroa dela eta, arratsaldean bero hodeiak pilatu daitezke, zaparradaren bat botatzeko aukerarekin. Haize ahul eta norabide aldakorrekoa izango dugu, 8 eta 23 gradu arteko alde termikoarekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago