Irabazle berria du Arabako bertso kuadrilla artekoak

Erredakzioa 2025ko api. 7a, 11:25

Larunbatean bukatu da Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa, eta Gasteizko Pinto Pintto taldea izan da garaile.

Apirilaren 5ean ospatu dute urtarrilaren 18an hasitako Kuadrilla Artekoaren finala. Hasieran zeuden hamalau taldeetatik, lau iritsi dira finalera: Lautadako 4 gara, Gasteizko Pinto pintto, Aiaraldeko Altubepekoak eta Gorbeialdeko Arlobiko bardoak. Bazkalostean izan dute final handia, eta lau talde hauetatik Pinto pintto eta Arlobiko bardoak sailkatu dira. Hainbat bertsoren ostean, epaileen erabakiz, Pinto pintto taldea izan da irabazlea.

Finalean parte hartu duten talde guztiek eraman dute oroigarria etxera, Unai Gaztelumendik egindako taldeen karikaturak. Gainera, izpiliku landare bana ere banatu dute, "islatuz Arabako bertsogintzaren sustraiak errotzen ari direlako loratuko direla kimu berriak".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!