Lanbro eta lainoekin hasiko dugu eguna zenbait tokitan, baina, oro har, giro eguzkitsuarekin batera etorriko da astelehena, eta badirudi hala mantenduko dela egun osoan zehar. Ipar osagaiko haizea izango dugu, ahul joko duena, baina noizean behin bolada gogorren bat izan dezakeena. Eguzkiarekin batera, tenperatura epelak etorriko dira, 6 eta 20 gradu arteko aldearekin.
Antzeko patroia errepikatzekoa da biharkoan: goizean goizeko lanbro eta lainoen ostean Lorenzo jaun eta jabe izango bide da. Hego haizea izango dugu goizean, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du. Tenperaturek are gehiago egingo dute gora, Gasteizen 5 graduan hasi eta 23 gradura iristeraino.