⛅ EGURALDIA

Ez du asko aldatzeko asmorik

Erredakzioa 2025ko api. 4a, 08:35

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak eta zaparradak mantenduko dira, baita asteburu gehienean ere.

Eguraldi kaskarrak segida izango du gaur, zerua tarteka hodeitsu egongo baita, noizean behin zaparradak botatzeko aukerekin. Haize gogorra izango dugunez, abisu horia ezarrita dago: hego-ekialdeko haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, eta 80 km/h-koa haizegune ez diren tokietan. Termometroetan 9 eta 18 gradu arteko tenperaturak izango ditugu.

Larunbata antzeko giroarekin azalduko zaigu, zerua tarteka hodeitsu eta zaparradaren batekin egongo delako. Tenperaturetan gauzak ez dira apenas aldatuko, 8 eta 19 gradu arteko tartea mantenduz, hiriburuan. Igandea, bederen, lehorragoa izango da, goizean lanbroa eta lainoa izango dugun arren. Hodeiak eta ostarteak izango ditugu, baina ez da euririk espero. 7 eta 18 gradu artean mugituko da galinstanoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago