Gaur zeruak oso hodeitsu jarraituko du, eta noizbehinka zaparradak botako ditu. Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, atertuz joango da. Abisu horia ezarri dute haizeagatik goizeko 8etara: hego-ekialdeko haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, eta 80 km/h-koak haizegune ez diren tokietan. Hego-ekialdeko haizea izango da hori. Tenperatura minimoak dezente igoko dira, baina ez dute langa altuegirik gaindituko: 8 eta 13 gradu arteko alde termikoa izango dugu.
Etzi hodeitza ez da horren trinkoa izango, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da. Zaparradaren bat ere bota dezake. Hego-ekialdeko haizete gogorrak mantenduko dira, batez ere egunaren lehenengo partean. Tenperaturei dagokienez, 9 eta 18 gradu arteko aldea izango dugu.