"Arbasoen suak" piztuko du Araba Euskaraz

Erredakzioa 2025ko mar. 28a, 13:57

Mikel Urdangarinek jarri dio musika eta Kirmen Uribek letra aurtengo Araba Euskarazen kantari.

Arbasoen su txikia (Etenik gabe) kantak girotuko du aurtengo Arabako ikastolen jaialdi handia, ekainaren 15ean. Mikel Urdangarinek jarri dio musika eta Kirmen Uribek letra, eta beste hainbat lagunek ere parte hartu dute: Iñigo Etxezarreta (ETS), Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri eta Modus Operandi), Jon Basaguren (Izaki Gardenak eta Pasadena), Libe Garcia de Cortazar (Izaki Gardenak eta Pasadena), Iratxe Agilera (Kai Nakai), eta Adriana Fernandez.

Euskararen transmisioari, euskara gaur egunera arte ekarri duten hainbat lagunen ekarpenari egiten die erreferentzia, baita ikastolei eta Araba Euskarazi ere. Bideoklipa, berriz, Jon Santamariak egin du, eta "arbasoen sugarra piztuta mantenduta", jakintza horietan oinarrituta, esperientzia berriak eta abenturak bizitzera gonbidatu nahi izan ditu ikusleak.

Urdangarinek gaur joko du abesti hau lehen aldiz zuzenean, Araba Euskarazek Gasteizko Europa jauregian antolatu duen kontzertuan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!