⛅ EGURALDIA

Aldaketa ez da azkarra izango

Erredakzioa 2025ko mar. 28a, 08:30

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zerua hodeituta mantenduko da igande arratsaldera arte. Orduan Eguzkia ikusi ahalko da. 

Goiz lanbroarekin hasiko da ostirala, eta, ondoren, zerua tarteka hodeitsu geratuko da. Arratsalde partean hodeitzak handitzera egingo du, gauerako zerua estalita geratu arte. Euria ere izan dezakegu egunaren amaieran. Ipar-mendebaldeko haizea ahul-bizi ibiliko da, eta egunaren amaieran bolada gogorrak izan ditzake. 5 eta 12 gradu arteko alde termikoa izango dugu.

Asteburuari dagokionez, larunbatean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, eta euri txikia egingo du; termometroa 5 eta 10 gradu artean ibiliko da. Iganderako, ordea, aldaketa zertxobait nabarituko da, eta goizean hodeitsu mantenduko den arren, apurka-apurka garbitzera egingo du. Alde termikoan ere igarriko da aldaketa, 3 eta 13 gradu artean kokatuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago