Hezkuntzako grebalariek manifestazio jendetsua egin dute Gasteizen

Erredakzioa 2025ko mar. 26a, 15:14

Irakasleen lan baldintzak hobetzeko eskatzen, eta Hezkuntza sailaren jarrera kritikatuz, ehunka irakasle irten dira kalera Gasteizen, azken deialdiko bigarren greba egunean.

Asteleheneko gaueko negoziaketek huts egin ostean, aurrera egin dute grebarekin EAEko hezkuntza publikoko irakasleek, eta mobilizazio jendetsuak izan dira astearte eta asteazkenean, atzo Bilbon, eta Gasteizen gaur.

Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deituta, irakasleen lan baldintzak hobetzeko eskaria kalera atera dute, eta grebak jarraipen zabala izan du sindikatuen arabera, lanuzteetara deitutakoen %75ek egin dute greba. Beste behin ere, sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak emandako jarraipen datuek ez dute bat egiten. Hezkuntza sailaren arabera, ikastetxeek bidalitako datuetan oinarrituta, %46 et %47ko jarraipena izan dute greba egunek astearte eta asteazkenean, hurrenez hurren.

Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita! lelopean 10.000 irakasletik gora bildu direla esan dute sindikatuek. Hezkuntza sailaren jarrera kritikatu dute, esanez erabakiak aldebakarrez hartzen dituela eta negoziazioak "eduki esanguratsu gabe etengabe luzatzen" dabilela.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!