Zeru hodeitsuekin jarraituko dugu, tarteka oso hodeitsu egongo direlarik. Hodeiekin batera, zaparrada txikiak izango ditugu, han-hemenka. Eolo mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko osagaian finkatuta mantenduko da, ahul-bizi. Termometroetan ez da apenas aldaketarik igarriko, eguneko tartea hiriburuan 6 eta 12 gradu artekoa izango baita.
Goizean goiz lainoak agertuko dira, eta zerua tarteka hodeitsu geratuko da. Orduek aurrera egin ahala, hodeitzak handitzera joko du, eta gauerako zerua guztiz estalita egongo dela dio Euskalmetek; ordu horien bueltan bereziki euri txikia egiteko aukera egongo da. Mendebaldeko haize ahul-bizirekin hasiko da eguna, eta gauean bolada gogorrak izango ditu. Galinstanoa 6 eta 13 gradu artean egongo da.