⛅ EGURALDIA

Agertokia, bere horretan

Erredakzioa 2025ko mar. 26a, 08:32

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Aurreko egunetako joerari tiraka, oso antzeko agertokiak izango ditugu datozen orduetan.  

Aldaketarik zerumugan: zerua hodeitsu edo oso hodeitsu mantenduko da, zaparrada txikiren bat botatzeko aukerekin. Eolo gogotsu ariko da, ipar edo ipar-mendebaldeko osagaian. Eguneko alde termikoa Gasteizen 6 eta 12 gradu artekoa izango da.

Bide beretik joango da osteguna, zeru hodeitsuekin eta euri txikiak izateko aukerekin. Haizea berdinetan ibiliko da, ipar-mendebaldeko osagai nagusiarekin, eta tarteka bizi ufa eginez. Tenperaturetan ez da aldaketarik egongo, bezperan izandako balore berdinak espero baitira: 6 graduan hasi eta 12 graduraino.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago