2014tik 2024ra Gasteizek 1.207 autonomo galdu dituela ezagutzera eman du gaur Alderdi Popularrak. Espainiako Kongresuan egindako informazio eskaera idatzi baten ondorioz bildutako datu ofizialak direla argitu du alderdiak, pentsa ohar batean.
2014ko abenduan 13.832 pertsona autonomo zeuden Gasteizen, eta 2024ko abenduan kopuru hori 12.625 pertsonaraino jaitsi zen, "azken urteotako kopururik baxuena". Sektore guztietan galdu dira pertsona autonomoak: industria (-486), zerbitzuak (-522), nekazaritza (-36) eta eraikuntza (-163). Datuak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko zenbakietan oinarrituta daude.
"Hau da ekiteko eta norbere kontura lan egin nahi dutenak zigortzen dituen eredu baten emaitza, enplegua sortzen dutenak itotzen dituen eredua, zerga altuak, gehiegizko burokrazia, talentu ihesa eta benetako laguntza falta", adierazi du Gasteizko PPko zinegotzi Blanca Lacunzak.
Zinegotziak dio udalaren "kudeaketa sozialistaren" ondorioa dela egoera. "Ekintzailetza sustatu beharrean, udal honek autonomoak itoko ditu 2025ean zerga gehiagorekin", erantsi du. Modu berean, eskatu du "zergak murrizteko, burokrazia sinplifikatzeko eta Gasteizen ingurune ekonomiko egokia sortzeko premiazko neurriak" sortzeko.