Palestinaren aldeko urgentziazko kontzentrazioak izan dira Arabako ikastetxe ugaritan

Erredakzioa 2025ko mar. 25a, 10:26

Gure Haurrak Ere Badira elkarteak deituta, hainbat kontzentrazio izan ziren astelehenean Arabako zein Euskal Herriko ikastetxe ugaritan, Israelgo armada ume palestinarrak erailtzen ari dela kritikatuz.

Euskal Herri osoan milaka ikasle, irakasle eta guraso batu dira haur palestinarren erailketa masiboa salatzeko. Elkartearen hitzetan, "Gu, hezkuntza komunitatea, ezin gara isilik geratu. Erailtzen ari diren haur hauek gure seme-alabatzat hartu ditugu, guraso horiek gure arreba-anai bezala sentitzen ditugu eta lau haizetara oihu egiten dugu: Aski da!". Gobernu eta erakundeei eskatu diete "genozida den Israelgo Estatuarekin harreman guztiak eten ditzatela".

Argazkiak: Gure Haurrak Ere Badira

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!