⛅ EGURALDIA

Ez da ezustekorik espero

Erredakzioa 2025ko mar. 25a, 08:34

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Eguraldiak bere horretan jarraituko du, aldarte berdinean: hodeitsu, euritsu eta hotz.

Aldaketarik ez da egongo datozen orduetan: zeru oso hodeitsuekin jarraituko dugu, noizbehinka zaparrada txikiak botatzeko aukerarekin. Bate ere hegoaldean haize indartsua izango dute, ipar-mendebaldeko osagaian finkatuta. Tenperaturei dagokienez, nahiko baxu mantenduko dira, egunaren alde termikoa 7 eta 12 gradu artekoa izango baita.

Asteazkenak ez du ezustekorik ekarriko, eta zerua bere horretan mantenduko da, hodeitsu edo oso hodeitsu. Euria ere izango dugu, barez ere egunaren hasieran. Tenperaturak ia-ia ez dira aldatuko, bezperaren antzeko baloreetan egongo baita: hiriburuan 6 eta 12 gradu artean izango dituzte.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago