Barakaldoko BEC hiru egun beteta, 45.00o lagun bildu ditu ETSk taldearen 20. urteurrena ospatzeko kontzertuekin, urtebeteko etena egin aurretik. Taldeak Euskal Herriko jaiak eta kultura oholtza gainera eraman ditu kontzertu hauetan, modu berezian larunbatekoan: euskal folklorea eta jaiak ospatzen dituen "unibertsoa" sortu dute erakustazokan. Erraldoiak, dantzariak eta hainbat janari eta edari postu izan dira kontzertua hasi baino lehenago, ikusleak jai girora bultzatuz.
Gainera, azken kontzertu honetan, beste kontzertu bat iragarri dute, oraingoan Madrilgo Movistar Arenan, 2026ko apirilaren 25ean. Bihotzen konkista deituriko kontzertu hau erraldoia izango dela esan dute, "gertakari historikoa", Madrilgo areto handienetako bat betetzea baita helburua. Taldeak Madrileraino beraiekin bidaiatzeko gonbita egin die beraien jarraitzaileei: "Euskal jairik handiena kanpoan egin behar dugu, eta zuekin egingo dugu". Kontzertu honetarako sarreren salmenta martxoaren 26an, asteazkena, hasiko da, goizeko 10:00etan, lasttour.org webgunean.
Argazkiak: ETS