Joan den asteko haize bolada gogorren ondorioak oraindik konpontze lanetan dauden bitartean, hurrengo erronka euri modura etorri daiteke, ondorengo orduetan euri asko espero baita. Egun osoan zerua oso hodeitsu egongo da, eta zaparrada ugari botako ditu; gau partean, ordea, atertzera egingo bide du. Araba abisu horitik kanpo mantendu duten arren, Bizkai eta Gipuzkoan hori ezarrita dute gaurkorako, Kantauri isurialdean egun batean 60 l/m² inguru pilatu daitezkeelako. Mediterraneo isurialdean, berriz, aurreikuspena metro koadroko eta eguneko 10-20 litro artean aurreikusi dituzte. Haizeak ipar-mendebaldetik egingo du, baina aparteko indarrik gabe. Tenperaturak 5 eta 10 gradu artean ibiliko dira, baina sentsazio termikoa 3 graduan egon daiteke baxuenean.
Biharkoari dagokionez, hodeitza ez da desagertuko, baina badirudi euriak ez duela horrenbesteko pisurik izango, Euskalmetek zaparrada txikiak aipatu baititu. Eolo berdinetan ibiliko da, ipar-mendebaldeko osagaian, eta tenperaturetan ere ez da aldaketa asko nabarituko, gorantz egingo duten arren: hiriburuan 7 eta 13 gradu arteko aldea egongo da.