Gasteizko manifestazioa 12:00etan abiatu da EHUko Elurretako eraikinetik, Hezkuntza bat Euskal Herrirako leloa zuen pankartarekin."Espainiako eta Frantziako estatuek gidatutako hezkuntza sistemek goia jo dute, sistema kapitalista zisheteropatriarkala betikotu dute, eta Euskal Herriaren asimilazioarako tresnak dira", adierazi dute Ikamatik, eta "Euskal Herriko hezkuntza sistema propioa" eraikitzea ezinbestekoa dela nabarmendu. "Horrek eskainiko dizkio Euskal Herriari behar beste botere egitura hezkuntza sistema hemen eraikitzeko eta erabakiak hartzeko".
Argazkiak eta bideoa: Jon Flores
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!