⛅ EGURALDIA

Giro desatsegina mantenduko da

Erredakzioa 2025eko martxoaren 20a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Abisu horia bere horretan dago, hodei asko eta zaparradak izango dituen egun batean.

Atzo arratsaldean eguzki pixka bat jasota ere, gaur berriro egunak hodeitzera joko du. Batez ere arratsalde partean euria izan dezakegu, izaera trumoitsua har dezaketen zaparrada txiki-ertainekin. Haizeagatiko abisu horia bere horretan mantentzen da. Zenbait unetan hegoaldeko haize bolada indartsuek 110 km/h-ko abiadura gaindi dezakete. Tenperaturetan ez da aldaketa askorik igarriko, eguneko tartea hiriburuan 10 eta 16 gradu artean egongo delarik.

Antzeko tankera hartuko du ostiralak, zeru hodeitsu edo oso hodeitsuekin jarraituko baita. Egunaren erdiko orduetan ostarteak zabaldu daitezkeela dio Euskalmetek. Momentuz ez dute abisu horia luzatu, baina litekeena da hori gertatzea, hego osagaiko haizeak bolada oso gogorrak izango dituelako. Termometroak ez dira apenas mugituko, 9 eta 16 gradu arteko alde termikoan mantenduz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago