⛅ EGURALDIA

Haize bolada gogorrak

Erredakzioa 2025eko martxoaren 18a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Giro nahasiarekin batera dator asteartea, eta bihar goizera arte bere horretan mantenduko da.

Atzo baino giro nahasiagoa izango dugu gaur, zeru oso hodeitsuekin eta noizbehinka euria egiteko aukerarekin. Bereziki arratsalde eta gau partean izango da hori. Haizea ere batuko da festara, eta adi egon beharko zaio gaur zein bihar. Hego-ekialdeko haize boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, eta 100 km/h-koak izan daitezke haizeguneetan. Tenperaturetan ez da aldaketa larregirik egongo, Gasteizen 5 eta 10 gradu artean mantenduta.

Asteazkenean giro berdina mantenduko da goizean, baina orduek aurrera egin ahala pitin bat hobera egingo bide du. Haizeagatiko abisu horia mantendu dute, bezperan aurreikusitako gehienezko abiadura berdinekin. Termometroan dezenteko igoera nabaritu ahalko da, eguneko alde termikoa 7 eta 16 gradu artean geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago