⛅ EGURALDIA

Hotz, baina tarteka eguzkitsu

Erredakzioa 2025eko martxoaren 17a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Eguzkia ikusiko dugun arren, tenperatura oso baxuekin jarraituko dugu. Bihar zeru estaliagoak izango ditugu.

Zerua tarteka hodeitsu duela esnatu da astelehena, eta orduek aurrera egin ahala hodeiak ugarituko dira, atmosferaren erdi eta goi geruzetan. Horiekin batera, arratsaldea prezipitazio txikia etor daiteke. Hego ekialdeko haizea izango dugu, ahul-bizia, egunaren erdian bolada gogorrak izango dituena. Izotz txikia egin lezake, eta, hori dela eta, goizeko hamarrak arte mantendu dute abisu horia, muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik. Tenperaturei dagokienez, Gasteizen -2 eta 12 gradu artean egongo dira.

Bihar hodeiak ez dira desagertuko, eta zeru oso hodeitsuak izango ditugu, erdi eta goi mailako hodeiekin. Eolo hego-ekialdeko osagaian mantenduko da, bizi eta tarte gogorrekin. Minimoek dezente egingo dute gora, 5 eta 10 gradu arteko alde termikoarekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago