Guardianeko 171 langileak kaleratzeko Enplegu Erregulazio Espedientea abiatu du enpresako zuzendaritzak. Eskualdeko industria gainbeheran dago azken urteetan, eta erakundeen utzikeria salatu dute Aiaraldeko biztanleek. Eskualdean bizi eta lan egin nahi dutela aldarrikatu dute, eta eskualdeak merezi duen etorkizun duinagatik borroka egiteko borondatea azaldu dute.
Eskualdeko enplegu suntsiketaren aurkako neurriak eskatu dituzte gaur Gasteizen bildu direnek, SOS Aiaraldea plataformak deituta, sindikatuen babesarekin. LABek salatu du EEE honekin argi geratu dela "duela asko" zuela programatua enpresak lantegiaren itxiera, eta ez dituzte onartu enpresak "neurri drastiko hau justifikatzeko emandako arrazoiak".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!